«Investigo Programa» laguntzen aurrekontua agortu da

0

Jakitera ematen da agortu egin dela Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdiaren 2.1 artikuluan hasieran aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura, bai eta 2022ko ekitaldian izan duen gehikuntzaren ondoriozkoa ere, 2022ko ekainaren 16a baino lehen aurkeztutako espedienteei dagozkien laguntzak esleitu ondoren.

Beraz, eten egiten da laguntza berrien emakida, eta prozesuari berriro ekiten zaio finantzaketarako aurrekontu-kreditua handitzea ahalbidetuko duten funts berriak jaso ondoren. EHAAn argitaratuko da laguntza berriak berriro ematen direla, hala badagokio, dagokion aurrekontu-kredituaren zenbatekoa adieraziz, bai eta laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak behin betiko agortzen direla ere.