Nafarroako toki-erakundeetako ordezkariek “Europako alkatetzak” programan parte hartuko dute, Bruselan

0

Nafarroako toki-erakundeetako ordezkarien talde batek “Europako alkatetzak” programan parte hartuko du irailaren 26tik 28ra bitartean. Programa Herritarrekiko Harremanen Departamentuak antolatu du, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Misioak Europar Batasuneko erakundeen funtzionamendua zuzenean erakutsi nahi die Nafarroako udal ordezkari batzuei.

2021-2024 Kanpo Ekintzako Planak bere zutabeen barne hartu du “Nafarroa Europan” ardatza, honen helburua izanik Europa Nafarroara hurbiltzea eta europar instituziotan Foru Komunitatearen presentzia handiagoa lortzea, Europako eskualdeen kontzertuan parte hartze aktiboa eta Nafarroaren posizionamendua hobetzea sustatuz.

Horretarako Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Bulego Iraunkorraren ekintza bideratzaile batekin kontatzen du Europar Batasunean, Bruselako Nafarroaren Ordezkaritza bezala ezagutzen duguna, alegia Belgikako hirira bertaratutako Nafarroako erakunde, enpresa eta pertsonak artatzen dituena eta aholkua ematen duena, horrez gain EBko ordezkariekin kontaktuak eman eta agendak antolatzeaz gainera. Europako Eguna dela eta, Bruselako Ordezkaritzak liburuxka bat elaboratu zuen Nafarroak EBko entitate eta erakundetan izandako parte hartzeari buruz.

Misio honetan buru dira zada por la Consejera de Relaciones Ciudadanas, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako Kontseilaria hala nola Sergio Pérez Kanpo Ekintzako Zuzendari Nagusia eta horiekin batera Jesus Mari Rodriguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusia .

“Alkatetza europarrak” programa

Udal ordezkariek zuzenean ezagutu ahal dute europar erakundeen funtzionamendua, bertan lanean ari diren funtzionarioen bitartez. Hasteko, Europako Batzordea bisitatuko dute, zehazki Nekazaritza eta landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia, zeinetan egingo dien harrera Maria Gafo unitate atxikiaren Buruak, azalpenak ematearren EBko landa-inguruneen gaineko epe luzerako ikuspegia, Green Deal Europako Hitzarmen Berdearen politikaren ezarpena eta duela gutxi onartutako 2023-2027 PAC-ren Plan Estrategikoa bezalako gaien inguruan .

Jarraian Bruselan dagoen Nafarroako Ordezkaritzara joango dira; han, Ordezkaritzako teknikak garatzen dituzten jardueren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte. Halaber Hezkuntza eta Kultura Agentzia Exekutiboko Inma Perez Rocharekin bilduko dira, eta honek CERV 2022 TOWN EACEA europar deialdiari dagokion herrialde arteko hirien senidetze Programa azalduko die .

Jarraian, Energia eta Klimaren aldeko Alkatetza arteko Hitzarmenaren arduradunekin lankidetzan aritu ahal izango dira; eraginkortasun energetikoa hobetzeko konpromisoa duten tokiko nahiz eskualdeko agintariak partaide diren europar mugimendu nagusiaz ari gara; euren lurraldetako energia berriztagarriaren iturriak erabiliko dituzte eta jada 172 udal nafartar dira partaide.

Azkenik, Eskualdetako Europar Batzordea bisitatuko dute , hau da, eskualde mailako agintaritza ordezkatzen duten 353 pertsonekin osatutako kontsulta-erakundea; jarraian, amaitzeko, Europar Parlamentua bisitatuko dute.