Barakaldo izan da nazismoaren tokiko biktimei Stolpersteineekin omenaldia egin dien Euskadiko lehen hiri handia

0

Alkate Amaia del Campok, Josu Erkoreka lehen lehendakariordeak, Alazne eskolako ordezkariek eta biktima barakaldarren senitartekoek larunbatean, urriaren lehenean, bisitatuko dituzte kontzentrazio-esparru nazietan egon ziren barakaldarrak gogorarazteko galtzada-harri alemaniarrak

Julián Aparacio. Luis Arranz. Emilio Cuevas. José Luis Mazo. Gerardo Moro. Martín Veiga. Félix Urrutia. Nicolás Martín. Juan Arregui. Demetrio Morales. Eugenio Alarcia. Segundo Rubianes. Horiek dira nazismoaren biktima izan ziren hamabi barakaldarren izenak. Hamabiak omendu dituzte gaur goizean Stoperteineen aurkezpenean. Gunter Demming artista alemaniarrak diseinatu ditu urre koloreko harri-galtzadak, kontzentrazio-esparruan bizitu behar izan zituztenak gogoratzeko.  Horrela bihurtu da Barakaldo Memoria Historikoaren arte-mugimenduaren parte izateko Euskaldiko lehen hiri handia. Gaur izan da Amaia del Campo alkatea omenaldi-egintzako buru, Josu Erkoreka lehen lehendakariordearekin, ekimenaren sustatzaile Alazne eskolako ordezkariekin eta biktimen senitartekoekin batera.

Alazne eskolako 4. mailako ikasleek proposatu zioten Udalari Stolpersteinen ekimenari atxikitzea, kontzentrazio-esparruetara deportatu eta bertan hil zituztenen memoria berreskuratzeko helburuz.  Proposamena udalbatzari aurkeztu ondoren, laguntza eskatu zitzaien herritarrei nazien holokaustoa jasan zuten barakaldarren zerrenda osatzeko.    Hamabi izenak eta haien historiak hartuta, Gunter Demming artista alemaniarrak 12 galtzada-harri diseinatu ditu, eta dagoeneko Barakaldon daude jarrita. La Siebe, Pormetxeta, Olaetxea Apezpikua, Anbia, Foruak, Autonomia, Donibane, Ibarra, Florida, Arrandi eta Andikollano kaleetan ikustea dago. «Berriz ere geratu da agerian, barakaldarrak kausa zuzenekin konprometituta gaudela», adierazi du Del Campo alkateak.

Udal Musika Bandak alaitu du egintza, eta ekimena sortu zen ikasgelako irakasle Jagoba Álvarezek hitz egin du.

Kolonian jarri zen 1992ko abenduaren 16an lehenengo Stolpersteinea. Ekimen bera burutu dute Bartzelonan, Madrilen, Menorkan, Toledon, Kordoban… «Nazien izugarrikeriak eraman zituen 12 barakaldar hauek herritik kontzentrazio-esparruetara; batzuek ez ziren itzuli, eta beste batzuek, berriz, betirako eraman zuten sufrimendua bihotzean iltzatua. Urte hauetan guztietan, haien historiak bizirik iraun dute beren senideengan; gaurtik aurrera, ordea, gure hirian iraungo dute bizirik, eta gazte barakaldar batzuen konpromisoari esker, gogoan izango dugu gure historiaren pasarte hori, inoiz gehiago ez dadin horrelakorik gerta», esanez amaitu du Del Campok.

NAZISMOAREN BIKTIMA IZAN ZIREN 12 BARAKALDARREN ZERRENDA

  1. JULIÁN APARICIO BARANDA
    La Siebe, 9
    Stalaq Xii-Dn egon zen preso. Ondoren, Guren esparrura deportatu zuten.
    1941eko azaroaren 21ean zendu zen.
  2. LUIS ARRANZ IZQUIERDO
    Pormetxeta, 30
    Tolosako Stalaq-en egon zen preso. Ondoren, Buchenwald esparrura deportatu zuten, 1944ko abuztuaren 6an. Azkenean, aske utzi zuten.
  3. EMILIO CUEVAS ALONSO
    Olaetxea Apezpikua
    Compiègbeko Stalaq-en egon zen preso. Ondoren, Neuengamme esparrura deportatu zuten, eta handik, Fallesleben-Laagbergekora. Azkenean, libre utzi zuten.
  4. JOSÉ LUIS MAZO SAMANO
    Anbia, 38
    Fallnbostelgo Stalaq XI-Bn egon zen preso. Ondoren, Maulthausenera deportatu zuten. 1942ko apirilaren 16an zendu zen.
  5. MARTÍN VEIGA UZCATI
    Autonomía, 22
    Frantziako Vernet kontzentrazio esparruan zegoela Dacahu-ra deportatu zuten.
  6. FÉLIX URRUTIA
    Lutxana, 3
    Fallnbostelgo Stalaq XI-Bn egon zen preso. Gero, Gusenera deportatu zuten 1941eko urtarrilaren 27an (preso zenbakia: 87.193). 1941eko irailaren 23an zendu zen.
  7. NICOLÁS MARTÍN GONZÁLEZ
    Donibane, 22
    Stalag XI-An egon zen preso (Altengrabow). Gero, Mauthausenera deportatu zuten 1941eko apirilaren 26an (preso zenbakia: 4.335). 1941eko irailaren 4an zendu zen.
  8. JUAN ARREGUI OLANO
    Ibarra, 12
    Barakaldon bizitu zen. Gero, Mauthausenera deportatu zuten 1942ko irailaren 12an (preso zenbakia: 12.864). Libre utzi zuten.
  9. DEMETRIO MORALES MORALES
    Florida, 14
    1914ko azaroaren 29an jaio zen.Barakaldon bizitu zen. 1941eko urtarrilean Gusenera eraman zuten. Aske utzi zuten.
  10. EUGENIO ALARCIA OBREGÓN
    Arrandi, 38
    Stalaq IX-Bn egon zen preso (Fallingbostel). Gero, Mauthausenera deportatu zuten 1941eko urtarrilaren 27an (preso zenbakia: 5.805).
    1942ko urtarrilaren 2an zendu zen.
  11. SEGUNDO RUBIANES CASTROVIEJO
    Andikollano, 33
    Stalaq IX-An egon zen preso. Gero, Gusen-Mauthausen kontzentrazio esparrura deportatu zuten 1941eko apirilaren 29an. 1941eko abenduaren 9an zendu zen.
  12. GERARDO MORO
    Foruak, 14
    1941ean deportatu zuten Mauthausenera. 1942ko apirilaren 16an hil zuten.