Tapia: «WatchGuard Technologies-ek Euskadin duen I+G Zentroaren bultzadak zibersegurtasuneko ekosistema osoa indartuko du»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Euskadin I+G zentroa sustatzeko asmoa agertu bduen WatchGuard Technologies zibersegurtasuneko multinazionalaren zuzendaritza-taldearekin bildu da gaur.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren egoitzan egindako bileran Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Javier Dieguez BCSCko zuzendari nagusiak ere parte hartu dute. WatchGuard Technologiesen taldea honako hauek osatu dute: Prakash Panjwani CEOa, Shane Watkins, SVP of People, Mónica Diaz Zubiaur, Senior Director, Engineering, Miguel Carrero Collantes, VP, Strategic Accounts eta Guillermo Gomez Santamaria, VP, Endpoint Product.

WatchGuard Technologiesek enpresaren estrategia eta Euskadiko I+G sustatzeko planak azaldu ditu. Estrategia horren helburua da Bilboko zentroa konpainiaren garapen-zentro izatea kudeatutako zerbitzuen gaitasun berri eta berritzaileetarako, threat hunting-erako eta detekzio eta erantzun hedatuko soluzioetarako (XDR). Hedapen horri laguntzeko, konpainiak urtean gutxienez langile berriak % 25ean gehitzeko asmoa du.

Tapiak positibotzat jo du ekimena, Euskadi multinazionalaren I+Gren garapen-gune garrantzitsuena izango baita, eta lurraldeko zibersegurtasuneko ekosistema osoa indartuko baitu, zibersegurtasunaren esparruan aukera berriak sortuz. Ekimena, Euskadi 2030 “(ZTBP 2030) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin eta 2025 Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategiarekin lerrokatuta, elementu garrantzitsua izan daiteke lurraldean talentua erakartzeko eta sektorea hazteko.