Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren Topaketan ekintza humanitarioaren inguruan hausnartu zen

0
El vicepresidente y consejero de Universidades, Igualdad, Cultura y Deporte, Pablo Zuloaga, participa en la clausura del XVII Encuentro de Coordinadoras Autonómicas de ONG de Desarrollo. 28 oct 22

17 autonimia erkidegoetako, tokiko funtsetako eta bost lankidetza agentzietako ?tartean eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia? teknikari eta politikari aste honetan bildu ziren Santanderren Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren XV. Topaketan. Espazioa baliatu zen garapenerako lankidetza deszentralizatuak ekintza humanitarioan egin ditzakeen ekarpenei buruz hausnartu zen.

Topaketan estatu osoko hainbat agentzia eta eragile bildu ziren garapenerako lankidetzaren eta ekintza humanitarioaren arloan dituzten politikak partekatzeko. Parte-hartzaileak lan saioetan egon ziren, eta erakundeen arteko koordinazioko jardunbide egokiak ezagutu ez ezik, lankidetza deszentralizatuko esperientzien berri izan zuten. Lankidetza hori tokiko eta udal gobernuek gauzatzen dutena da.

eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak hainbat herrialdetan garapenerako lankidetzak jasaten ari den kriminalizazioaz aritu ziren batera.

Era berean, oraingo honetan, Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuko sariari dagokionez, 5W aldizkariak jaso zuren, argitalpen horrek garapenerako lankidetzari buruzko informazioa zabaltzeagatik.

Topaketa bukatu zen adierazpen bateratu batekin, giza eskubideen urraketei erantzuteko lankidetzaren balioa azpimarratuz, eta guztien artean aliantzak ezartzeko beharra jasoz, egungo eta etorkizunean sor daitezkeen krisiei erantzun eraginkorra emateko.