Euskadik ICHOM kongresuaren inaugurazioan parte hartu du Bostonen

0

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburuak Bostongo ICHOM Kongresuan parte hartu du gaur goizean. Kongresu hori balioan oinarritutako arretari buruzko nazioarteko kongresurik garrantzitsuena da, eta daudenen artean garrantzitsuenetako bat. Izan ere, antolakunde horren sortzaileek sartu zuten lehen aldiz osasun-sistemen paradigma aldatzeak dakarren balioan oinarritutako arretaren kontzeptua.

Euskadik nazioarteko kongresu garrantzitsu honetan parte hartu du mahai-inguru batean, eta bertan izan dira Osasuneko Sailburua eta mundu-mailako beste agintari batzuk, hala nola Herbehereetako Osasuneko Ministroa (Ernst Kuipers), Singapurreko Osasun Ministerioko Zerbitzu Medikoen Zuzendaria (Daphne Khoo doktorea), Kalitateko Foro Nazionaleko Presidentea (Dana Gelb Safran) eta Estatu Batuetako Medicare eta Medicaid-eko Berrikuntza Zentroko Estrategiako Zuzendaria (Purva Rawal doktorea).

Bere hitzaldian, Sailburuak honako gai hauetan sakondu du: osasun-sistemen etorkizuna, egungo erronka demografikoak, epidemiologikoak eta sozialak, soluzio eta zerbitzu digitalek osasun-arretan duten potentziala, arreta ekitatiboa eta inklusiboa emateko mekanismoak eta finantzaketa-eredu berriak, besteak beste.

Gainera, baliarazi egin dira Euskadin osasunaren arloan garatzen ari diren ekimenak, eta, zehazkiago, balioan oinarritutako medikuntza, hau da, pazienteei gogobetetasuna eta segurtasuna ematean oinarritutako medikuntza, eta horrek aukera eman du Euskadi nazioarteko osasun-ikerketaren mapan kokatzeko.