Bingen Zupiria: «Euskara modan dagoela esango nuke eta Euskaraldiak euskaraz non, nola eta norekin egin daitekeen jakiteko eta horretan sakontzeko aukera dakar»

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote bihar Bizkaia Irratiko  “Goizeko Izarretan” saioan. Bertan, besteak beste, Euskaraldia, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren 2023ko aurrekontuak eta onartu berri den Kirol Legea izan ditu hizpide.