GESek kalitate-ziurtagiria dauka bere jardueren %100arentzat

0

GES energia berriztagarrien proiektu eoliko eta fotovoltaikoetarako konponbideen hornitzaile integrala da, eta kalitate-ziurtagiria dauka bere jardueren %100arentzat. Hogeita bost urte betetzen dira aurten konpainia honek ISO 9001 nazioarteko estandarraren araberako kalitate-kudeaketa sistemaren ziurtagiria lortu zuenetik.

Kalitatearen Munduko Egunaren karietara, azaroaren 19an GESeko Kalitate eta Ingurumen arloko zuzendari Ana María Nievesek esan du ziurtagiri horrek erakusten duela konfiantzazko bazkide izan daitezkeela zerbitzu bat emateko merkatuko irizpide eta prozedura onenekin.

ISO 9001 kalitate-ziurtagiria erreferente bat da energia berriztagarrien sektoreko bezeroentzat. Merkatu hori gero eta lehiakorragoa da, batez ere kalitate estandarretara egokitu nahi duten merkatu gorakorretan, eta ziurtagiria izateak lotura zuzen bat sortzen du zerbitzuaren kalitatearen eta fidagarritasunaren artean.

Ziurtagiria lortu zeneko hogeita bost urteurrenaren karietara, AENORen Euskadiko zuzendari Gonzalo San Antoniok oroitzapenezko ziurtagiri bat eman die GES-Global Energy Services-eko zuzendari nagusi Jose Luís García Donosori eta Ana María Nievesi.

GES nazioarteko erreferente bat da energia berriztagarrien proiektuetarako zerbitzu eta konponbideetan, hogeita hamar urtetik gora daramatzana sektorean. CL Grupo Industrial taldeko kidea da, mundu osoan banatutako 700dik gora profesional enplegatzen ditu eta modu egonkorrean dago Espainian, Italian, Egipton, Mexikon eta Txilen, bere bulego komertzialen eta zentro operatiboen bidez.

Energia berriztagarrien proiektuen arloan daramatzan 30 urteetan, GESek 14,8 GW eraiki eta 28 GW baino gehiago instalatu ditu energia eolikoaren nazioarteko merkatuan, non erreferente bat den ingeniaritza, eraikuntza eta mantenimendu arloetan. Kopuru horietatik, Espainian 7,6 GW eraiki ditu, 14GW instalatu ditu eta 3,2 GW mantentzen ditu.

Bestalde, konpainiak hamazazpi urteko esperientzia du sektore fotovoltaikoan, eta bereziki espezializatuta dago eskala handiko instalazio fotovoltaikoak eraikitzen.  Urte hauetan, konpainiak 1 GW baino gehiago eraiki du.  Azken bi urteetan (2020 eta 2021ean), kontratuek 600 MW gainditu dituzte, argi utziz enpresak apustu egin duela eguzki teknologiaren alde.

Grupo Industrial CLri buruz

CL Grupo Industrial 1981n jaio zen Cristian Lay sortu zenean. Azken lau hamarkada hauetan, konpainia familiar gisa sortu zena kapital espainiarrarekin elikatutako nazioarteko holding bilakatu da, eta partaidetzak ditu sektore garrantzitsuetako (hala nola  altzairu, kimika, PET, packaging, energiak eta kontsumoko) 25 enpresatan. CL Grupo Industrial hamahiru herrialdetan dago eta 2.600dik gora lagun enplegatzen ditu. 2021. urtea 1500 milioi eurotik gorako fakturazioarekin itxi zuen.