Bizkaia inbertsio foroa 2022: BAT B Accelerator Tower, abenduaren 2an

0

Bizkaiko Foru Aldundiak, Beaz eta Seed Capital Bizkaia-ren bitartez, Coben Business Group-ekin elkarlanean, Bizkaia Inbertsio Foroaren 2. ediziora gonbidatzen zaitu. Foroa abenduaren 2an izango da, 10:00etan, Bilboko BATen (B Accelerator Tower).

Bizkaiko ekosistema inbertitzailea dinamizatzeko estrategiaren barruan dago ekimen hau, lurraldeko Startup aipagarrienekin bat egin ahal dezazuen eta inbertitzeko aukera interesgarriak erakusteko.

Foroan, finantzaketaren bilaketa aktiboan edo inbertsio-erronda irekian dauden eta hazkunde-ahalmen handia duten hainbat sektoretako 8 startup-en pitch-en berri izango duzu.

Tokia:
B Accelerator Tower (BAT) – Kale Nagusia, 1. Bilbo 48001 (Bizkaia)

Data eta ordua:
Abenduak 2, 10:00etan.

Bizkaiko ekosistema inbertitzailea dinamizatzeko estrategiaren barruan dago ekimen hau, lurraldeko Startup aipagarrienekin bat egin ahal dezazuen eta inbertitzeko aukera interesgarriak erakusteko.

Foroan, finantzaketaren bilaketa aktiboan edo inbertsio-erronda irekian dauden eta hazkunde-ahalmen handia duten hainbat sektoretako 8 startup-en pitch-en berri izango duzu.

Horrez gain, aurten berrikuntza gisa, pitch atalaren ondoren, elkarrizketa-gune bat irekiko da Matchmaking “One to Many” formatuan. Bertan, startup bakoitza hainbat inbertitzailerekin bilduko da (tesietan, bertikalean eta abarretan oinarrituta) mahai inguru birakarietan, sentsazioak trukatzeko eta zalantzak argitzeko.

Mahaiak aurrez aldetik diseinatuta egongo dira eta ekitaldiaren egunean txandakatu egingo zarete ekitaldiaren dinamizatzaileen argibideen arabera. Gainera, gero networking egiteko eta cocktail bat hartzeko denbora egongo da.

Dinamika honetan zuen laguntza izatea espero dugu.

Ekitaldia erabat doakoa da, eta aurrez aurre presentzialki bakarrik parte hartu ahal izango duzu. Horretarako, azaroaren 25a baino lehen izena eman beharko da esteka honen bidez .