Garamendi Sailburuak bat egin du Errumaniako Egun Nazionalaren ospakizunarekin

0

Errumaniako Egun Nazionala ospatu du gaur Bilbon Olatz Garamendik, Euskadiko komunitate errumaniarrarekin batera. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak Errumaniako Kontsulatu Nagusiak Bilbon antolatutako ekitaldietan parte hartu du, eta eskerrak eman dizkio Marian Popescu kontsul nagusiari, ospakizunean parte hartzeko gonbidapenagatik eta, horrela, bere kezkak gertutik eta ahots biziz ezagutu ahal izateagatik.

Ekitaldian kontsuletxeko kideak eta erakunde eta gizarte arloko pertsona ospetsuak egon ziren.