Euskadiko gazteen % 11,5ek boluntariotza-lanak egiten dituzte

0

Abenduak 5, Boluntarioen Nazioarteko Eguna

2021eko maiatzean, Gazteen Euskal Behatokiak inkesta bat egin zien Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 2.495 gazteri. Inkesta horretan, gazteen % 11,5ek adierazi zuen une horretan boluntariotza-lanak egiten zituela, eta beste % 28,3k adierazi zuen ez zituela jada egiten, baina lehenago egin zituela; beraz, ondoriozta daiteke hamar gaztetik lauk (% 39,8) badutela esperientzia boluntariotzan.

Boluntariotza egiten duten gazteen ehunekoa (bai gaur egun egiten duelako bai iraganean egiten zuelako) handitu egin da 2012. urtearekin alderatuta.

Boluntariotza-lanak, bai gaur egun bai iraganean, egin dituztela dioten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoen bilakaera (%)

Aztertutako unean (2021ean) boluntariotza-lanak egiten zituztela ziotenen datuei erreparatuz gero, ikus dezakegu 20 eta 24 urte bitarteko taldean ehunekoak zertxobait altuagoak zirela (% 14,9).

2021ean boluntzariotza-lanak egiten dituztela dioten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, sexuaren eta adi-taldeen arabera (%)

2021ean boluntariotza-lanak egiten zituztenen artean, jardun-eremu nagusia haur eta gazteekin lotutakoa da; izan ere, une horretan boluntariotza-lanak egiten zituztenen % 39,0k arlo horretan jarduten zuten. % 15,5ek zioen boluntariotza-lanak egiten zituela pobrezia desagerraraztearekin, garapenerako lankidetzarekin eta etorkinei edo errefuxiatuei laguntzearekin lotutako jardueretan. Beste arlo batzuetan boluntario-lanak egiten zituztenak ez ziren iristen % 10era.

Proposatutako arlo bakoitzean boluntariotza-lanak egiten dituzten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, 2021ean boluntariotzan aritzen diren gazte guztiekiko (%)

Aurkeztutako datuak “Euskadiko gazteak 2020/2021” txostenean kontsulta daitezke, politika eta parte-hartze sozialari buruzko 5. atalean, hain zuzen ere. Gazteen Euskal Behatokiak egin du txosten hori, gazteei 2020an eta 2021ean egindako inkestetan oinarrituta.