Zure osasuna zaintzeko tailerra Zamudion

0

Abenduaren 7an, asteazkena, Zamudioko jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak zure osasuna zaintzeko ikastaro teoriko-praktikoa emango du arratsaldeko 17:00etatik aurrera ikasgelaren atzeko lokalean.

Ikastaro honetan, eduki ezberdinak landuko dira:

Lehenik eta behin, ariketa fisikoak gorputz eta adimenarii dakarzkion onurak ezagutzea du helburu.

Horrez gain, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek ariketa fisikoa egiterakoan lortzen dituzten onurak ezagutaraztera emango dira.

Azkenik, gaitasun fisiko guztiak (indarra, erresistentzia, mugikortasuna eta abiadura) lantzeko ariketa ezberdinak azalduko dira, guztiak probatzeko aukera emanez.

Animatu eta gerturatu osasuna zaintzeko ikastarora!