Kontsumobidek % 7,5 igo ditu KIUBentzako eta kontsumitzaileen erakundeentzako laguntzak

0

KIUBentzako eta Kontsumitzaileen Erakundeentzako dirulaguntzen deialdiak abenduaren 29an eta 30ean argitaratu dira, hurrenez hurren. Eskaerak egiteko epea 2023ko otsailaren 15ean eta 17an amaituko da. Laguntza horien helburua kontsumitzailearen defentsa- eta informazio-lanak babestea da, alderdi guztietan, eta 1.602.160 euroko zenbatekoa lortzen dute.

KIUBentzako eta toki-erakundeentzako 1.150.000 euroko laguntzen helburua kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoen sarea bultzatzea eta indartzea da, bai udalena, bai mankomunitateena. 2023an laguntza horietara bideratutako zuzkidura % 8,49 handitu da 2022ko partidarekin alderatuta.

Hiru jarduera-ardatz handitan banatzen dira dirulaguntzak: garrantzitsuena, eta aurrekontu-zuzkidura handiena kontsumitzen duena, KIUBen funtzionamendua da; toki-erakundeetan ikuskapen-jarduera sustatzea da bigarren laguntza-lerroa, eta, azkenik, bulego berriak eraberritzea, lekuz aldatzea edo irekitzea da hirugarren laguntza-taldea.

Aipatutako zuzkidura handitzeaz gain, aipatzekoa da ikuskaritza-lana egiten duen KIUB batek jaso ahal izango dituen laguntzen muga handitu egin dela, eta hori bat dator Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumitzaileen eskubideen defentsa indartzeko ikuskaritza indartzeko duen helburuarekin.

Kontsumitzaileen erakundeek, bestalde, 452.160 euroko beste laguntza-lerro bat eskuratu ahal izango dute, eta horietatik 339.120 euro 2023ko aurrekontuaren kontura izango dira.

Deialdi honetan, elkarte onuradunei eskatuko zaie beren jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora hedatzea eta aholkularitza eta laguntza juridikoa eskaintzea. Diruz lagunduko dira, batetik, kontsumitzaileak defendatzeko jarduera, erreklamazioak izapidetzea eta informazio-lanak, eta, bestetik, aholkularitza eta defentsa juridikoa.