Kontsumobidek % 8,49 igo ditu KIUBentzako laguntzak

0

Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak KIUBentzako eta tokiko erakundeentzako dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 15era arte egongo da zabalik.

Laguntza horiek 1.150 eurokoak dira, eta kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoen sarea sustatzea eta indartzea dute helburu, bulego horiek udaletakoak zein mankomunitateetakoak izan. 2023an, laguntza horietara bideratutako zuzkidura % 8,49 handitu da 2022ko partidaren aldean.

Hiru jarduera-ardatz handitan banatzen dira dirulaguntzak: garrantzitsuena, eta aurrekontu-zuzkidura handiena kontsumitzen duena, KIUBen funtzionamendua da; toki-erakundeetan ikuskapen-jarduera sustatzea da bigarren laguntza-lerroa, eta, azkenik, bulego berriak eraberritzea, lekuz aldatzea edo irekitzea da hirugarren laguntza-taldea.

Aipatutako zuzkidura handitzeaz gain, aipatzekoa da ikuskaritza-lana egiten duen KIUB batek jaso ahal izango dituen laguntzen muga handitu egin dela, eta hori bat dator Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumitzaileen eskubideen defentsa indartzeko ikuskaritza indartzeko duen helburuarekin.