UPV/EHUk Bizkaian aurkeztuztuko du bere hezkuntza eskaintza

0

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak informazio-jardunaldiak egingo ditu Bizkaiko hainbat herritan, batxilergoko ikasleei hezkuntza-eskaintza berria aurkezteko.

Jardunaldi horiei esker, ikasleek prestakuntza-eskaintzak gertutik ezagutu ahal izango dituzte eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lehen harremana izango dute. Gainera, aurkezten zaien erronkari aurre egiteko zalantza guztiak argitu ahal izango dituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, informazio-saioak leku eta data hauetan egingo dira:

Urtarrilak 17, asteartea

12:30etan

Durango

San Agustín Kulturgunea

Urtarrilak 18, asteazkena

12:30etan

Gernika

Lizeo Antzokia

Urtarrilak 25, asteazkena

12:30etan

Balmaseda

Klaret Antzokia

Urtarrilak 26, osteguna

12:30etan

Markina

Kultur Aretoa