Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Adarra mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

0

Erreskatean Ertzaintzako Zaintza et Erreskate Unitateko baliabideek eta helikoptero batek eta Gipuzkoako suhiltzaileek parte hartu dute, eta belaunean min hartu duen mendizalea artatu dute. Zauritutako mendizalea Garberako heliportura eraman dute, eta handik anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.

Istripua gaur eguerdiko hamabi eta erdietan gertatu da Urnietan, Adarra mendian. SOS Deiak 112 zerbitzura egindako dei baten bidez jakitera eman dute mendizale batek aipatutako mendiaren gailurretik gertu min hartu duela belaunean eta ezin zela ibili.

Emakumea zegoen lekura iristeko zailtasunak eta mugitzeko zituen arazoak ikusita, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atala eta helikoptero bat, Gipuzkoako suhiltzaileak eta Hernaniko Ertzain-etxeko baliabideak mobilizatu dituzte.

Biktima mendi-magalean aurkitu dute, eta aireontziak hartu eta Garberako suhiltzaileen baseko heliportura eraman du, eta handik anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera. Erreskate-lanak Eusko Jaurlaritzako larrialdiei aurre egiteko teknikari batek koordinatu ditu.