Osakidetzak, hurrengo hiru asteburuetan, 2018-19ko LEPen azken probak egingo ditu

0

Osakidetzaren 2018-19ko LEP hautaketa-proben azken fasean sartuko da, 2023ko urtarrileko azken hiru asteburuetan. Aldi horretan izango dira Osakidetzaren 2018-19ko lan-eskaintza publikoaren azterketak amaitutzat emateko geratzen diren 20 lanbide-kategorietako azterketak.

Asteburu honetan, Vitoria-Gasteizko UPV/EHUko Elurreta Ikasgelategian  izango dira 11 lanbide-kategoriatako azterketak. Proba guztiak urtarrilaren 14ko, larunbateko, eta 15eko, igandeko, goizetan izango dira, Informatikako teknikariaren kategoriakoak izan ezik, larunbat arratsaldeko 17:30ean hasiko baitira.

Deitutako pertsona kopurua kontuan hartuta, honako lanbide-kategoria hauek nabarmentzen dira: informatikako teknikaria, goi-tituluduna – letradua eta goi-mailako teknikari juridikoa eta goi-tituluduna – goi-teknikari ekonomikoa; 667, 626 eta 531 izangai dituzte, hurrenez hurren.

Deitutako plaza kopuruari dagokionez, honako hauek dira ugarienak: erradiodiagnostikoko teknikaria –32 plaza eskaini dira– eta obstetrizia eta ginekologiako mediku fakultatibo espezializatua eta goi-ingeniaria –18 eta 12 plaza deitu ditu, kategoria bakoitzean–.

Larunbatean eta igandean, guztira, 2.897 pertsonari egin zaie dei eskaintzen diren 99 plazetarako; plaza horiek 11 lanbide-kategoriatan banatuta daude.

Gaur, larunbatean, eta, bihar, igandean, egingo diren azterketen ondoren, hurrengo bi asteburuetakoak baino ez dira geratuko, amaitutzat emateko Osakidetzaren 2018-2019ko lan-eskaintza publikoaren hautaketa-probak. LEP horrek, guztira, 3.535 plaza eskaini ditu, eta bi fasetan egon da banatuta; haietako hautaketa-probak 2022an eta 2023ko urtarrilean egin dira, eta, guztira, 116.793 izangai batu dituzte.

2018-19 LEP. AZTERKETAK 2023KO URTARRILAREN 14AN ETA 15EAN. UPV/EHU-KO ELURRETA IKASGELATEGIA (VITORIA-GASTEIZ)

 

Data, ordua, kategoriak, deitutako plazak eta deitutako pertsonak

 

 

Data

 

 

Ordua

 

 

Kategoria

 

 

Deitutako

 

plazak

 

 

Deitutako pertsonak

 

 

2023/01/14

 

 

9:30

 

 

ZAINKETA ARINGARRIEN MEDIKU FE

 

 

2

 

 

73

 

 

2023/01/14

 

 

9:30

 

 

OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIAKO MEDIKU FE

 

 

18

 

 

151

 

 

2023/01/14

 

 

9:30

 

 

IMMUNOLOGIAKO FEMT

 

 

2

 

 

34

 

 

2023/01/14

 

 

9:30

 

 

INGENIARI TEKNIKOA

 

 

5

 

 

361

 

 

2023/01/14

 

 

9:30

 

 

GOI-TITULUDUNA –LETRADUA ETA GOI-MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA

 

 

7

 

 

626

 

 

2023/01/14

 

 

17:30

 

 

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

 

 

3

 

 

663

 

 

2023/01/15

 

 

9:30

 

 

ONKOLOGIA MEDIKOKO MEDIKU FE

 

 

8

 

 

66

 

 

2023/01/15

 

 

9:30

 

 

ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKU FE

 

 

32

 

 

121

 

 

2023/01/15

 

 

9:30

 

 

KSU-KO MEDIKU FE

 

 

2

 

 

41

 

 

2023/01/15

 

 

9:30

 

 

GOI-INGENIARIA

 

 

12

 

 

230

 

 

2023/01/15

 

 

9:30

 

 

GOI-TITULUDUNA – EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

 

 

8

 

 

531

 

 

GUZTIRA                                                               11

 

 

99

 

 

2.897

 

2018/19ko LEPeko bigarren faseko kategoria bakoitzeko proben egunari, orduari eta lekuari buruzko informazio xehatua dokumentu honetan.