Osakidetzak telefonoz deituko die 80 urtetik gorako pertsonei, Covid 19-aren aurkako txertaketa osatzeko

0

70 eta 79 urte bitarteko kolektiboari SMS bat bidaliko zaio, hitzordua har dezala gogorarazteko; hitzordua webaren bidez edo osasun-zentrora deituz hartu ahalko dute

 

Osakidetzak gogorarazten dute zabalik dagoela Covid 19-aren aurkako laugarren dosiaren edo oroitzapeneko bigarren dosiaren txertaketa. Txertatzeak jarraitzen du koronabirusak eragindako gaixotasunaren aurrean konplikazioak prebenitzeko modurik onena izaten, batik bat arriskuko populazioan, hala nola nagusietan, haurdun daudenetan edo gaixotasun kronikoak dituztenetan, baina baita gainerako herritarretan ere. Hori dela eta, nahi duten pertsona guztiei egiten zaie deia txertoa hartzeko; hala ere, Osakidetzak talde kalteberenetan jarri nahi du fokua.

Hala, 80 urtetik gorakoek Osakidetzaren telefono-dei bat jasoko dute, eta zuzenean eskainiko die oroitzapeneko bigarren dosia hartzeko hitzordu bat. Gogorarazi behar da oroitzapeneko bigarren dosiarekin immunizazioa % 81ekoa dela, 80 eta 89 urte bitarteko tartean, eta % 87,2koa, 90 urtetik gorakoenean.

Oroitzeko SMS bat bidaliko zaio 70 eta 79 urte bitarteko kolektiboari, eta bide hori ere baliatuko da beheragoko adin-taldeen kasuan, agendetan disponibilitatea dagoen neurrian. Kasu horietan guztietan, hitzordua eska daiteke ohiko baliabideen bitartez: Osakidetzaren web-orrian, “aurretiko hitzordua” atalean, edo osasun-zentrora deituz.

Gainera, txertaketari buruzko zalantzarik baduzue, Osasun Sailak eta Osakidetzak galde-eskeen atal bat dute haien web-orrietan, oroitzapeneko bigarren dosiaren inguruan izan ditzakezuen zalantzak edo kasuistikak argitzeko: https://www.euskadi.eus/covid-19aren-aurkako-txertaketaren-inguruko-galderak-eta-erantzunak/web01-a3korona/eu/

Gainera, prebentzio-neurri eraginkorrenak gogorarazten dituzte: eskuak sarri garbitzea; ahoa eta sudurra estaltzea eztula eta doministiku egitean; espazioak aireztatzea, eta maskara erabiltzea, sintomarik izanez gero. Horiek guztiak arnas gaixotasunak prebenitzen laguntzeko neurriak dira, COVID 19a ez ezik, besteak beste gripea ere prebenitzekoak.