Nicholas Schmit Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako Europako komisarioak Iseak Fundazioak eta Lan eta Enplegu Sailak antolatutako enpleguaren etorkizunari buruzko nazioarteko topaketa batean parte hartuko du

0

Europako Batzordeak, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek beren ikuspegia eta ekimenak azalduko dituzte, trantsizio handien aurrean aukerak eskaintzeko

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Iseak Fundazioak WORKINLan Summit-Enplegua etorkizuneko Euskadin izeneko nazioarteko bi jardunaldi antolatu dituzte, Euskadik epe labur eta ertainean beharko duen enpleguari buruz eztabaidatzeko, hausnartzeko, aztertzeko eta proposamenak egiteko. Horretarako, Europako Batzordeak, Espainiako Gobernuak, Foru Aldundiek eta Udalek parte hartuko dute, bai eta esparru zientifiko eta akademikoko pertsona ospetsuek ere, hala nola Ekonomia Nobel Saria 2021, David Card. Topaketak interes handia sortu du eta, gaur egun, 600 pertsona baino gehiago daude izena emanda.

Horrela, inaugurazio-ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: Lehendakariordeak, Bilboko alkatearekin batera; Nicholas Schmit Enplegu eta Gizarte Eskubideen Europako komisarioak; Nadia Calviño eta Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Presidenteordeek; eta José Luis Escrivá Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa ere bertan izango da. Bigarren jardunaldian Iñigo Urkullu Lehendakariak emango dio amaiera Summitari. Jardunaldi horretan parte hartuko dute Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalek eta Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek, enpleguaren arloko arduradun gorenekin, ekitaldiaren inguruan sortutako jardueren bitartez.

Informazio gehiago