Ertzaintza 2000ko otsailaren 22an ETAk hil zuen Jorge Díez Elorza ertzainaren familiaren ondoan izan da

0

Ertzaintza Díez Elorza eta Buesa Rodríguez familien ondoan izan da ETAk hil zituenetik 23 urte bete direnean Gasteizen egin zaien omenaldian. Lore-eskaintza 12:00etan egin da Askatasunaren Lorategian, euren omenez jarritako monolitoaren ondoan, Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunean.

Jorge Díezek 26 urte zituen eta Ertzaintzako Babes Unitateko (Berrozi) kidea zen. Fernando Buesa politikariaren bizkartzaina zen 2000ko otsailaren 22an ETAk Gasteizen biak hil zituenean espaloitik oinez zihoazenean bonba auto bat leherrarazita.

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, bai eta beste agintari eta agente batzuk eta Jorge Díez Elorzaren lankideak ere, omenaldi hunkigarrian izan dira bi familiekin eta lagun minekin batera.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).
  12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
  13. Iñaki Totorika Vega (2001).
  14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
  15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).