Eusko Jaurlaritzak jakinarazten du Neguko Bidezaintza Plana fase operatibora igaro dela

0

Euskadi abisu horian dago elurra izateko arriskuagatik; elur-kota 0-100 m inguruan egongo da. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak fase operatibora igo du Neguko Bidezaintza Plana.

Neguko Bidezaintza Plana 2022-2023

Eusko Jaurlaritzak koordinatzen duen 2022-2023ko Neguko Bidezaintza Planean jasota dagoenez, elurra kentzeko foru aldundien eta autobideen 205 makina, tona askotako ibilgailuak erretiratzeko puntu estrategikoetan kokatuko diren 7 garabi astun eta koordinazio- eta zaintza-lanetan laguntzeko beste 130 ibilgailu aktibatu daitezke. Horiei Ertzaintzaren trafikoko lurralde-unitateetako patruilak batu behar zaizkie, eta patruila-kopurua ertzain-etxeetako baliabideekin indartu eta osatu ahal izango da. Planean aurreikusten da negu honetarako 27.600 tona gatz eta 760.000 litro gatzun izatea.