Barakaldoko emakumeen etxea diseinatzen ari da

0

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak udalerriko emakumeentzako topagune berri honen proiektua aurkeztu du. Udalean ordezkaritza duten elkarte feministei, emakume-taldeei, herritarrei eta talde politikoei esker sortu eta diseinatu da. Emakumeen etxeak erabilera anitzeko hainbat areto izango ditu, hitzaldietarako eta aurkezpenetarako gune bat; emakumeen elkarteentzako biltegiak, bulegoak, emakumeei arreta emateko guneak, liburutegia, txokoa.

Barakaldoko Emakumeen Etxeak aurrera egiten jarraitzen du bere diseinua prestatzen. Hiriko Emakumeen Etxeak nolakoa izan beharko lukeen erabakitzeko eta sortzeko partaidetza-prozesua gauzatu ondoren, Udalak jaso berri du La Bondad kaleko lokalak duen 100 metro koadrotik gorako espazioari behin betiko itxura ematen dion proiektua. Hor kokatuko da hiriko emakumeentzako topaketa, arreta eta prestakuntzarako gune izateko pentsatutako zerbitzu berri hau. «Ilusio handia  jarri dugu proiektu honetan, Barakaldok emakumeentzako zerbitzu bat izan dezan. Hasierako urratsetatik modu parte-hartzailean diseinatu da espazio hori, eta, gaur egun, paper baten gainean ikus dezakegu», adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

Bizkaiko Foru Aldundiak Emakumeen Etxea sortzeko lagatako lokal hori eraberritzeko obra kontratatu ahal izateko lehen urratsa da proiektua. Espazioa hainbat eremutan banatuko da, eta gune horietan azken hilabete hauetan egindako parte-hartze prozesuan gehien errepikatu diren zerbitzuei erantzungo zaie. Hala, hainbat gela multiuoso, officea, txokoak, liburutegia, elkarteentzako biltegiratze-gunea, emakumeei arreta emateko bulegoak, hitzaldi-aretoa eta lan-eremua egongo dira. «Gune oso osoa izango da, modernoa, erabat iriste-erraza eta argia, Emakumeen Etxearen erabilera desberdinetara egokitu ahal izateko. Zalantzarik gabe, jarduera handia izango du», adierazi du Del Campok.

EMAKUMEEN KONTSEILUA
Gainera, aldi berean, aurrera egiten ari da Emakumeen Kontseilua abian jartzeko prozesua. Kontseilu horri esker, emakumeek udal-politikan duten parte-hartzea arautu eta bideratu ahal izango da. Emakume Arloa arlo horrek udal erakunde berri hori arautzeko aurkeztutako proiektuaren zuzenketak jasotzen eta aztertzen ari da.