Irurak bat egin du Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileetan medikamentuen erabilera hobetzeko programarekin; zerbitzua, dogoeneko, Gipuzkoako 40 udalerritara iristen da

0
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearen eta Irurako Udalaren arteko baterako ekimena da.
  • “Ikuskapen pertsonalizatuari esker eta medikazioan dauden erroreen jakinarazpenari esker, farmakozaintzako arreta aktiboa garatu ahalko dugu, eta hark Irurako pazienteen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du”, esan dute udalerriko farmazialariek.

Irura (Gipuzkoa), 2023ko martxoaren 22a.- Irura udalerria (Gipuzkoa) Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileetan medikamentuen erabilera hobetzeko Programari atxiki zaio eta, hala, dagoeneko, Gipuzkoako 40 udalerrik parte hartzen dute programan (149 Euskadin).

Programaren helburu nagusia da medikamentura jotzeko aukerarako bide ematea eta tratamendua egoki betetzen dela bermatzea eta, horretarako, medikamentuaren erabilera eta atxikipena hobetzea. Horretarako, botikek etxez etxeko laguntzailearen eta/edo zaintzailearen lanarekin jardungo dute elkarlanean medikamentuak erosteko, kontserbatzeko eta banatzeko alderdi guztietan.

Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzaren, Irurako Udalaren eta Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearen arteko akordioa sinatu ondoren, udalerriko Bakarne Arrue botikak honako hau nabarmendu du: “oso pozik gaude, herritarrei zerbitzu berri hau eskainiko diegulako. Espero dugu pazienteek laguntza eta babesa dutela sentitzea eta medikazioaren erabilera erraztu ahal izatea”.  Gainera, esan dutenez, lan horri esker, “farmakozaintzako arreta aktiboa garatu ahalko dugu, eta hark Irurako pazienteen bizi-kalitatean izango du eragina; horretarako, laguntza, ikuskapen pertsonalizatua eta medikazioan dauden erroreen jakinarazpena baliatuko ditugu».

Gipuzkoan, Irura programari atxiki zaiola kontuan hartuta, dagoeneko 40 udalerri ari dira parte hartzen programan, eta 269 botika egiaztatu daude lurraldean (botika guztien % 93,4); haietatik, 154k 405 gipuzkoarrentzako medikazioa prestatzen dute. Programa honen aurrekontua 2023. urterako, Gipuzkoako lurraldean, 160.000 €-koa da.

Euskadin, dagoeneko, 149 udalerrik hartzen dute parte programa horretan, eta 733 botika daude horretarako egiaztatuta eta, haietatik, 437k pazienteak dituzte. Gaur egun, etxez etxeko laguntza-zerbitzuetako 1.150 erabiltzaile baino gehiago dira medikazioaren erabilera hobetzeko programaren onuradun; programak 445.000 €-ko aurrekontua du, guztira, 2023rako.

Funtzionamendua

Udal bakoitzeko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak erabiltzaile parte-hartzaileak hautatzen ditu, eta haiek, programara sartu aurretik, baimena eman behar dute.

Ondoren, erabiltzaileak botika hautatzen du eta elkarrizketa bat egiten diote, hartzen duen eta dituen osasun-arazoei buruzko informazio guztia jasotzen duen fitxa bat prestatzeko. Hamabostean edo astean behin, botikariak medikazioa prestatu eta ematen dio, dosifikazio pertsonalizatuetan.

Programak tresna gisa dosifikazio-sistema pertsonalizatu batzuk erabiltzen ditu, eta, haietan, pazienteak eguneko une bakoitzean hartu behar dituen konprimatuak jasotzen dira, dosiak behar bezala hartzeko beharrezkoa den informazioarekin batera.

 

Informazio gehigarria