Lan Eskaintza Publikoa Hezkuntzan: eskabideak aurkezteko eta probak egiteko daten aurreikuspena

0
  • Irakasleen honako kidego hauei zuzenduriko LEPa da: Maisu-maistrak; Bigarren Hezkuntza; Arte Plastikoak eta Diseinua; eta Musika eta Arte Eszenikoak
  • Eskabideak aurkezteko epea ekainean hasiko da, eta probak urritik aurrera burutuko dira

Hezkuntza Sailak 2022ko Lan Eskaintza Publikoari buruzko informazio-oharra argitaratu du bere webgunean. Ohar honetan, eskaerak aurkezteko zein oposizio-fasea garatzeko daten aurreikuspena jasotzen da.

Gaur aurreraturiko informazio guztia 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deituriko prozesuei buruzkoa da (2022ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratua). Hautaketa-prozesu hauek Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko deitutakoak dira.

Deialdi hau, honako irakasle kidegoetarako da: Maisu-maistren Kidegoa; Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa; Arte Plastikoak eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa; eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa.

Data aurreikuspena:

  • 2023ko ekaina: eskabideak aurkezteko eta merezimenduak entregatzeko epearen hasiera
  • 2023ko irailaren biharren hamabostaldia: Programazio didaktikoa eta/edo Unitatea didaktikoa/Ikaskuntza egoera entregatzea (aurkeztu den prozesuaren arabera)
  • 2023ko urria: idatzizko probak burutzea (gai bat garatzea eta idatziz egiten diren proba praktikoak)
  • Ahozko proba: idatzizko probak egin ondoren izango da. Egonkortzeko oposizio-lehiaketan parte hartzen duten pertsonekin hasiko da, lehen zatia (idatzizkoa) ez baita baztertzailea horientzat.

2023ko maiatzaren lehen hamabostaldian, EHAAn eta Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratuko da Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena, gorago adierazitako epeak eta datak zehaztuz.

Bi prozedura

Gorago aipaturiko eta 2022ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratu zen Agindu horrek eta bi hautaketa-prozeduraren bidez betetzeko plazetarako deialdia egiten du:

  • Oposizio-lehiaketa arrunta: ohiko oposizio-lehiaketa bidez beteko dira plazak. Hau da, izangaiek oposizio-fasea osatzen duten bi probak (baztertzaileak) gainditu beharko dituzte.
  • Egonkortzeko oposizio-lehiaketa (edo baztertzailea ez dena): aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez beteko dira plazak, hau da, baztertzailea ez den lehiaketa-oposizioaren bidez. 2020ko abenduaren 31n bitarteko langileek azken 3 urteetan betetako plazak dira.

Informazio gehigarria