Osasuneko Sailburuak Getxotik Oinez Bizi-ren VIII. edizioan parte hartu du

0

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak Itxartu Taldeak eta Getxoko Udalak bultzatutako ibilbidea egin du Jarduera Fisikoaren Munduko Egunaren eta Osasunaren Mundu Egunaren inguruan. Sailburuak eskerrak eman dizkio Itxartu Taldeari, besteak beste, Getxo Oinez Bizi, bizi-ohitura osasungarriekin, hau da, elikadura onarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako politikekin bat datozen jarduerak garatzeagatik.

Ibilbidea Algortako Geltoki Plazatik abiatu da, Aixerrota igaro da, Ereagako hondartzara jaitsi da eta Bizkaiko Zubiaren Plazan amaitu da. Danborraren manifestazioan Amaia Agirre Getxoko alkateak parte hartu du.

Informazio gehigarria