Europako Batzordeak jarraitu beharreko eredutzat hartu ditu Ihoberen ekoberrikuntza-gida eta produktu zirkularren katalogoa

0

Ekonomia Zirkularreko Alderdi Interesdunen Europako Plataformak, Europako Batzordearen eta Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen ekimen bateratuak, Ekoberrikuntza Euskadin. 105 industria-proiektu soluzio zirkular berrietarako eta Produktu zirkularren katalogoa argitalpenak jaso ditu, Ihobe sozietate publikoak argitaratuak, ekonomia zirkularraren bidez Europako Itun Berdearen anbizioa aurreratzeko jardunbide egoki gisa.

Plataformak alderdi interesdun aktiboak biltzen ditu Europako ekonomia zirkularraren eremu zabalean, jarduera sektorialetatik haratago doana eta sektoreen arteko aukerak nabarmentzen dituena.

Gainera, bere webgunean, Europako Batzordearen plataforma honek sektore eta herrialdeen artean ezagutzak, jardunbide egokiak eta ekimen politikoak trukatzeko gune bat eskaintzen du, horien artean, Ihobek argitaratutako bi argitalpenak.