Industriako eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-ikuskapenak egiteko dirulaguntzak

0

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak UNE-EN 16247 arauaren arabera egingo dira, edo horren ondorengo aldaketak edo hobekuntzak, energia berriztagarrien ezarpenean, energia aurreztean eta eraginkortasun energetikoan eta laguntzen xede diren instalazioetan eragina dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu beharko dira.

Aipatutako jarduketek diruz laguntzen ahal den kostuaren % 50eko dirulaguntza izango dute.

Gehieneko muga bat ezarri da diruz laguntzen ahal den kosturako, energia kontsumoaren arabera; beraz, dirulaguntzaren xede den kostuak ez ditu inolaz ere gaindituko gehieneko zenbateko horiek:

Energia-kontsumoa
(tpb/urte)
Diruz lagundu daitekeen gehienezko kostua (€)
300 <500 9.800
150 <300 7.700
50 <150 6.600
30 <50 5.300
20 <30 4.400
10 <20 3.800
0 <10 3.300

Halaber, kontuan hartuko dira beste faktore batzuk ere, hala nola garatu beharreko azterketaren irismena, eskatzailearen kontsumitzaile-profila, kontsumitutako energiak eta egin beharreko monitorizazioak, garatu beharreko energia-balantzeak eta horien konplexutasuna, eta kogenerazio-instalazioen bideragarritasun-azterketa egitea.

Kontsulta-telefonoa

Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo du.

Eskaeren tramitazioa

Deialdi honetako eskaeren tramitazioari buruzko informazio gehiago, www.eve.eus helbidean, dirulaguntzen atalean.