Asteazken honetan itzuliko dira udako dantzaldiak Barakaldoko Anaien parkera

0

Irailaren 27ra arte luzatuko da denboraldi berria, 16 hitzordurekin asteazkenetan, 17:30 orenetan, eta hainbat orkestren parte-hartzearekin

Nahiz eta aste batzuk falta diren oraindik uda hasteko, Barakaldoko Udalak asteazken honetan bertan emango dio adinekoentzako udako dantzaldien denboraldiari hasiera. Hamasei hitzordu izango ditu, asteazkenetan, irailaren 27ra arte.  «Adineko barakaldarrek asko gozatzen duten jarduera da hau, eta ilusio handiz prestatzen dugu programa Gizarte Ekintzako arlotik.  Eguraldi goxoa dugunez, Anaien parkean dagoen eremuari probetxu ateratzen diogu, asteazkenetako arratsaldeak erakargarriagoak, entretenigarriagoak eta aktiboagoak izan daitezen», azaldu du Gizarte Ekintzako Mikel Antizarrek.

Beraz, musika eta dantza izango da Anaien parkean 17:30etik aurrera, arratsaldeak alaituko dituzten orkestren eskutik, adinekoak dantzaz goza daitezen. Egun horretan, 20:30era arte entzungo da musika-hotsa. «Programa hau oso garrantzitsua da gizarte-harremanak eta zoriontasuna indartzen dituelako, bai eta memoria eta arreta trebatzen, autoestimua eta konfiantza sendotzen, eta ariketa fisikoa modu erraz eta dibertigarrian egiteko aukera ematen ere», adierazi du Antizarrek.  «Hiriko edadetu guztiak animatu nahi ditugu asteroko hitzordu honetara etor daitezen, doakoa izateaz gainera, asteko ordu horietan beste pertsona batzuen konpainiaz gozatu ahal  izango dute eta», adierazi du Antizarrek.

PROGRAMATUTAKO EGUNAK:

  • Ekainaren 7a, 14a, 21a eta 28a
  • Uztailaren 5a, 12a eta 26a
  • Abuztuaren 2a, 9a, 16a, 23a eta 30a
  • Irailaren 6a, 13a, 20a eta 27a