DNS Abuse Institute erakundeko zuzendaria PUNTUEUSen izan da

0

Graeme Bunton, DNS Abuse Institute erakundeko zuzendari exekutiboa Iñaki Goirizelaia, PUNTUEUSeko lehendakariarekin eta Josu Waliño, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiarekin bildu da Donostian.

Bilera PUNTUEUSek Interneteko gobernantza-organoetan eta, zehazki, ICANN Interneteko domeinuen munduko erakundearen GeoTLD lan-taldean duen paper garrantzitsuaren barruan kokatzen da. Erakunde horrek Interneteko domeinu geografikoak eta komunitarioak ordezkatzen ditu.

Donostian izandako batzarrean PUNTUEUSeko ordezkariek domeinuaren zaintzan egiten duten lana aurkeztu zioten DNS Abuse Instituteko zuzendariari. Bereziki Zibersergurtasun Behatokian argitaratutako emaitzak, eta datuen gardentasuna azpimarratu zen bileran zehar. Aldi berean, Graeme Buntonek DNS Abuse Institutek egiten duen ikerketaren berri eman zuen. Ikerketa horren arabera, .EUS munduko domeinurik seguruenen artean kokatzen da, .COM eta antzekoen aurretik.

Buntonek adierazi duenez, “domeinu askorekin lan egin dut eta .EUSen barruan dagoen segurtasuna oso handia da. PUNTUEUS Fundazioa oso gardena da, izaten ari diren eraso guztien datuak ematen baititu. Informazio hori ematean, mahai gainean jartzen du eraso horiek guztiak kontrolatzen ari direla. Nire ustez, .EUS erreferentziazko domeinua da segurtasunari dagokionez”.

Erabiltzaileen segurtasun digitala bermatzea da PUNTUEUSen zeregin garrantzitsuenetakoa. Horretarako .EUSen menpeko webguneak etengabe gainbegiratzen ditu PUNTUEUSek. Zaintza aktibo horri esker, webguneetan erabilera desegokiak, arriskuak eta mehatxuak aurreikusten dituzte. Datu hauek denbora errealean argitaratzen dira Zibersegurtasun Behatokiaren bidez.

Domeinu baten zibersegurtasuna gero eta garrantzitsuagoa da domeinu bat edo bestea aukeratzen duten webguneentzat. Zentzu horretan, segurtasun-sistema ezberdin asko, ospe txarreko domeinuak erabiltzen dituzten webguneetako sarbideak blokeatzen ari dira, besteak beste, .info edo .top.

“Erreputazioa abuse kasuaren tasaren arabera neurtzen da. Spamhaus erreferentzia-erakundearen arabera, .EUSi ematen zaion abuse-tasa 0 da. Hau da, haren kalitatea eta erreputazioa optimoak dira, eta domeinu oso gutxik lor dezakete emaitza hori”,  azaldu du Waliñok.

Graeme Buntoni buruz

Graeme Bunton DNS Abuse Institute erakundeko zuzendari exekutiboa da eta The i2Coalition-eko (Interneteko Azpiegituren Koalizioa) Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da. 11 urtetik gorako esperientzia du DNSri (Domain Name System / Domeinu Izenen Sistema) lotutako politiketan.  DNS Abuse Institute erakundea Public Interest Registry (PIR) deritzon .ORG goi-mailako domeinuaren erregistroko operadoreak sortu zuen, malware, botnets, phishing, pharming eta erlazionatutako spam-ari aurre egiteko jardunbide gomendatuak sortu, lankidetza sustatu eta industriarekin partekatutako soluzioak aurkitzeko asmoz.

Lotutako albisteak



1 ekaina, 2023

Zibersegurtasuna

Hijos de Juan de Garay, S.A., liderrak soldatutako altzairuzko hodietan eta kalibrazioan


Irakurri gehiago



15 maiatza, 2023

Zibersegurtasuna

Bost Machine Tools Company, tamaina handiko makina-erremintan liderra den enpresa gipuzkoarra


Irakurri gehiago


ORBIK Ciberseguridad Cybersecurity

15 maiatza, 2023

Ekintzailetza

Orbik jaio da, industria arloari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko Ikerlanek sortutako startup


Irakurri gehiago



12 maiatza, 2023

Zibersegurtasuna

Arteca, kautxu-metalezko pieza teknikoen fabrikazioan espezializatutako enpresa


Irakurri gehiago



2 maiatza, 2023

Zibersegurtasuna

Deustuko Unibertsitateak zibersegurtasun industrialari buruzko topaketa bat antolatu du


Irakurri gehiago

Joan blog-era