BOOST Proiektuak: Hogeita hamar bat enpresa, GKE eta ikastetxek iraunkortasuneranzko ingurumen-hezkuntza bultzatuko dute

0
  • Lehendakaria  eta Arantxa Tapia sailburua BOOST proiektuan parte hartzen duten Ingurumen-hezkuntzako Eragileekin bildu dira

Gobernu Kontseiluaren bileraren amaieran,  Iñigo Urkullu lehendakaria eta  Arantxa Tapia sailburua bildu egin dira ingurumen-hezkuntza bultzatzeko BOOST proekturaen kide diren eta Erakunde Laguntzaileen Erregistroan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariekin, azken hilabete hauetan egindako lana baloratzeko eta hurrengo jarduerak elkarrekin diseinatzeko. Erakunde horiek, besteak beste, jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntzari buruzko berrikuntza- eta gaikuntza-plataforma bat abian jartzen lagunduko dute, ingurumen-erantzukizun berri baterantz ikasten lagunduko duten komunitateak aktibatzeko.

Proiektu honek larrialdi klimatikoaren testuinguruan ingurumen-hezkuntzak planteatzen dituen erronkei erantzuten die:

  • Zubiak eraikitzea, ingurumen-hezkuntza ikasgeletara eta ikasgeletatik harago eramateko lankidetzan aritzea.
  • Diziplina anitzeko sareak eraikitzea, komunitatearen ahaleginak zabaltzeko aldaketa eraginkor baterantz, hau da, aldaketa kontziente, arduratsu, enpatiko eta konprometitu baterantz.
  • Ingurumen-hezkuntzaren arloan Euskadin lan egiten duten eragile guztien erreferentziazko komunikazio-kanal bat izatea.
  • Hezitzaileak ingurumen- eta klima-hezkuntzaren arloan trebatzea, bizitzan zehar etengabeko prestakuntza sustatuz, zirkunstantzietara eta testuinguruetara egokituta.
  • Ingurumen- eta klima-hezkuntzaren arloan gazteak trebatzea eta ahalduntzea.
  • Ingurumen-hezkuntzaz bestelako sektoreetako kolektibo profesionalak trebatzea, bai eta erakunde publiko eta pribatuak ere.
  • Hezkuntza ez-formala bultzatzea.
  • Ingurumen Hezkuntzan eta Herritarren Zientzian trebatzeko eta ahalduntzeko programak garatzea, familiei, gazteei eta herritar eremuko kolektibo eta elkarteei zuzenduta.

Era berean, Eskola Jasangarriaren aitorpena jaso duten 25 ikastetxe berriak ere izan dira, euskal hezkuntza-komunitatearen konpromisoaren adibide.