EUSTAT eta EIN lankidetzan arituko dira nekazaritza-ustiategiei buruzko 2023ko inkesta egiteko

0

Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTATek) eta Estatistikako Institutu Nazionalak (EINek) elkarrekin lan egingo dute nekazaritza-ustiategiei buruzko aurtengo inkesta egiteko Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan.

Horretarako, Gobernu Kontseiluak baimena eman du bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko. Hitzarmen hori aurreko lankidetzen ildotik doa, estatistika-lanak egiten ahaleginak bateratzeko, eta informatzaileen karga murrizten eta baliabide publikoak aurrezten lagunduko du.

Hitzarmen honen arabera, Eustatek datu-bilketan parte hartzen duten langile guztiak hautatu, kontratatu eta prestatuko ditu, eta landa-lanaz arduratuko da. Euskal Autonomia Erkidegoko informazio-bilketa 2023ko azken hiruhilekoan hasiko da, eta 2024ko martxoaren 15ean amaituta egon beharko du.