Hezkuntza Sailak 500.000 euroko dirulaguntza onartu du UNED-entzat

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, UNED Urrutiko Unibertsitateari zuzeneko laguntza ematea. Laguntza honek 500.000 euroko diru kopurua du.

UNEDen Euskadiko hiru ikastegien artean honela banatuko da dirulaguntza:

IKASTEGIA

 
UNED VITORIA-GASTEIZ 122.638 €
UNED BERGARA 134.651 €
UNED BIZKAIA 247.711 €
GUZTIRA 500.000 €

 

Dirulaguntza hau, Hezkuntza sailaren 2023ko aurrekontuetan UNEDentzat erreserbatutako kopurua da eta matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera banatzen da unibertsitate honek Euskadin dituen ikastegi elkartuen artean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta UNEDek 2021eko apirilean sinatu zuten hitzarmenean jasotzen denez, finantzaketa hau honako zereginetarako erabili beharko da: lurraldeko UNED ikastegi elkartuen jarduerei eusteko, etengabeko eguneratze teknologikorako eta beharrezkoak diren azpiegituren hobekuntzarako eta mantentze-lanetarako.