Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Ekonomia eta Ogasuneko eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuek proposatutako dekretua; haren bidez, baimena eman da Visesaren akzioak erosteko. Gaur egun, akzio horien titulartasuna Kutxabankena (% 18,59) eta Laboral Kutxarena (% 2,78) da.
Eragiketa horren bidez, bi banku-erakundeek dituzten 2.648 akzioak erosiko dira, 15,6 milioi euroan –haien balioa aditu independente batek zehaztu du, Kapital Sozietateen Legean aurreikusitako figurak–.
Alokairuko parke babestua sustatzeko etxebizitzen eraikuntzan diharduen sozietate publiko horren akzio-aldaketa Kutxabankek eta Laboral Kutxak hala eskatuta egin da. Prozedura horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Visesaren akzio guztiak izango ditu –orain arte, akzioen % 78,63 izan ditu–.
Ordainketa kreditu globalaren gehikuntza bati esker egingo da, diruzaintzako geldikinen kargurakoa, eta, hura amaitzeko, akzioen eskualdatzea sinatuko da, datozen asteotan.






