EAJ-k eta PSE-EE-k legealdirako Gobernu hitzarmena adostu dute Donostian

0

EAJ eta PSE-EEren udal taldeek Donostiako Udalean koalizio gobernua osatzeko gobernu akordioa adostu dute.

Pasa den maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren irekitako negoziazioen ondorioz, bi alderdiek akordioa lortu dute udal gobernuari egonkortasuna eskaintzeko asmoz.

Koalizioak EAJ-ren 9 zinegotzien eta PSE-EEren 5 ordezkarien babesa izango du, eta horrek gehiengo absolutua bermatuko du Udalbatzan.

Bi alderdiek agiri batean jaso dute udal gobernu berrirako ituna. Xehetasunak bihar emango dituzte ezagutzera bi taldeetako arduradun nagusiek.