6Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Behereko 61 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

0
  • Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen
  • Urnietako ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egiten ari diren bost topaketen parte da, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortzen ari dira

Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Behereko 61 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Iparlaten instalazioetan, Urnietan, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, SPRIko zuzendari nagusia eta Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia.

Urnietako jardunaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egiten ari den bost topaketako zirkuitu baten parte da. Bertan, EAEko 321 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortzen da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: AFM, Beterri-Buruntza Udalak-Andoaingo Udala, Bidasoa Activa, Bizkaiko Merkataritza Ganbera, AFM, Elikadura Klusterra, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Euskadiko ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren klusterra, Habic, Arrantzako Tokiko Ekintza Taldea (GALP), Oarsoaldea, Tolosaldea eta Siderex.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Behereko enpresa txiki eta ertainek 74 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.

Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: Iparlat, esnekien eta edari begetalen fabrikatzailea, Urnietan kokatua, Atearen txokoa, egurrezko ateak fabrikatzen, dekoratzen eta jartzen dituen Urnietako enpresa, eta Forest Pioneer, Irunen egoitza duen eta basogintza sektorean zentratua dagoen enpresa taldea.

Uztailaren 13an, Gipuzkoako beste 38 enpresak Hazinnova ziurtagiria jasoko dute Azpeitian, EAEko hainbat herritan egiten ari den birari amaiera emateko.

2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN DONOSTIALDEA ETA BIDASOA BEHEREKO 53 ENPRESAK

 

 

 

DONOSTIALDEA

 

ALCHEMY MACHINE LEARNING Donostia-San Sebastian
ATEAREN TXOKOA Urnieta
APASA Errenteria
BANTEC GROUP Donostia-San Sebastian
BASERRIKO UZTA Donostia-San Sebastian
DISTRIBUIDORA FARMACÉUTICA DE GIPUZKOA Donostia-San Sebastian
CÁRNICAS BIDEA Errenteria
CONGELADOS GAROA Andoain
CONSTRUCCIONES METÁLICAS FONHER Donostia-San Sebastian
DMC CERÁMICAS Donostia-San Sebastian
FOREST PIONEER Donostia-San Sebastian
FRUTERÍA DE LA TIERRA Donostia-San Sebastian
FUEL TRUCK Oiartzun
HERRERÍA ZALDIGAIN Andoain
IGELDO AROZTEGIA Oiartzun
IPARLAT Urnieta
IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA Hernani
SIDRERIA ASTIAZARAN Y SIDRAS ASTIAZARAN Donostia-San Sebastian
JAI HORNIDURAK Oiartzun
LABORATORIOS ABAD Donostia-San Sebastian
MANUFACTURAS HEPYC Hernani
MUÑOA ALIMENTACIÓN Donostia-San Sebastian
NATURPOLO Lasarte-Oria
OIANUME Urnieta
OPEGUI Donostia-San Sebastian
ORKOLAN Donostia-San Sebastian
PEGAMO NAVARRA Oiartzun
PRODUCTOS QUÍMICOS FM 2005 Hernani
SIDRAS SAIZAR Y SIDRERÍA SAIZAR Usurbil
SKAKO DARTEK Errenteria
SKOOTIK Donostia-San Sebastian
NICROM Astigarraga
SOLIDBI Donostia-San Sebastian
SUMINISTROS AGUADO Donostia-San Sebastian
TÁCTICAS ON LINE OVERALIA Donostia-San Sebastian
TALLERES CORTÉS Usurbil
VAPREST Errenteria
XARDEXKA Oiartzun
ZABALZA LOGISTIC Oiartzun
ZALGOI Pasaia

 

 

 

 

 

 

BIDASOA BEHEREA

 

 

ANDRES EIZAGUIRRE Irun
BRIOCHE PASQUIER IRÚN Irun
COFRADÍA DE MAREANTES SAN PEDRO DE HONDARRIBIA Hondarribia
ADIMEDIA Irun
FINELINE SPAIN Irun
IRUMA DISEÑO Y PROYECTOS INDUSTRIALES Irun
ALKAIN Hondarribia
LIKALE CAUCHO INDUSTRIAL Irun
MAP TRANSPORT Irun
SACYTRANS Irun
STANLEY PUBLISHING Hondarribia
JAIZKIBEL Irun
TRANSOVA NORTE Irun

 

 

TOLOSALDEA

 

GRUPO UROLA ALIMENTACIÓN XXI Aduna
HERTELL Ikaztegieta
IRUDEK Aduna
ISASTEGI SAGARDOA Tolosa
MIKELAN ORTOPEDIA Irura
NORANTZ FURGONETAK Zizurkil
OIHAN TXIKI Orexa
SAN MIGUEL GARRAIOAK 1961 Irura