153.139€, Lankidetza, inklusioz, kultura-aniztasuna eta berdintasuna laguntzetan

0

Udal Gobernuak bihar onartuko ditu dirulaguntza hauek

Aniztasun, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak 153.139 euro onartu ditu guztira elkartasunaren, kultura-aniztasunaren eta berdintasunaren arloan programak lantzen eta garatzen dituzten kolektibo, elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzen deialdietan. Gobernu Batzordeak bihar onartuko ditu laguntza horiek, Cristina Lagé zinegotziak adierazi duenez.

«Donostia hiri askotarikoa, inklusiboa eta berdintasunezkoa da. Izaera solidarioa izan du beti. Orain onartzen ditugun laguntza hauek errealitate hori eta Udalaren borondatea indartzen dute, helburu horiek betetzen laguntzen diguten elkarte eta erakunde guztiekin harreman garrantzitsu hori zaintzeko «, nabarmendu du Cristina Lagek.

Kultura Aniztasunaren programaren barruan, Gobernu Batzordeak 46.150 €onartuko ditu hainbat elkarte eta erakundek aurkeztutako 29 programatarako.

Beste dirulaguntza sorta bat Kultura Aniztasunaren ataleko ikerketa-proiektuetarako deialdian zehazten da. 8.000 euro guztira, eta hiru programetan bananduta

Lankidetzaren atalean, 16.989,22 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu zaio Mundubat Fundazioari, saharar errefuxiatuen kalteberatasun handieneko kolektiboentzako eskola-gosarien programarako. Programa horrek Tindouf inguruko 4 wilaia edo asentamenduetako 24 haurtzaindegi hartuko ditu.

82.000 euro emango dira Berdintasun arloarekin zerikusia duten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek aurkeztutako programetarako. 42 eskaera onartu dira, eta horien artean emakumearekin lotutako hainbat programa nabarmentzen dira