Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik

0
  • Bihar asteazkenerako aurreikusitako iragarpen meteorologikoek bultzatuta hartu du neurria
  • Larrialdietako zerbitzuak jada ari dira egoeraren etengabeko jarraipena egiten

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta-fasea ezarri du tenperatura altuengatik, Euskalmetek bihar asteazkenerako, abuztuaren 9rako, egindako iragarpen meteorologikoari erantzunez. Alerta-fasea adierazi ez diren, baina gerta daitezkeen, larrialdiak aurreikusten direnean aktibatzen da, hau da, egoera ikusita, eta egoera horrek okerrera egiten badu, larrialdi hori gerta daitekeela ikusten denean, eta, beste hainbat ekintzaren artean, egoeraren etengabeko jarraipena egitea inplikatzen du.

Egoeraren etengabeko jarraipen hori egiteaz gainera, Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta-faseak inplikatzen du:

  • Garrantzizkoa izan daitekeen informazioa jakinaraztea, bai zerbitzu jarduleei bai herritarrei.
  • Baliabideak hurbiltzeko edo birkokatzeko mugimenduak egitea.
  • Larrialdi-fasean behar izan litezkeen prozedurak, baliabideak eta bitartekoak egiaztatzea, bereziki gutxitan gertatzen diren egoeretan.

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziak bihar, asteazkena, abuztuak 9, 12:00etatik 21:00era aktibatu du alerta laranja tenperatura altuengatik.