Akordioa Ewan Urainekin Unionistas taldean joka dezan

0

Ewan Urainek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute gure jokalaria Salamancako Unionistas taldean joka dezan. Ibaiganek Durangoko aurrelariaren etorkizuneko salmenta baten ehuneko bat gordeko du, baita lehentasuna etorkizunean jokalaria berreskuratu nahiko balu.

Ewan utzita egon zen joan den denboraldiko bigarren zatian SD Amorebietan eta Bigarren Mailara igotzea lortu zuen han, 20 partida jokatuta eta hiru gol sartuta. Aurretik, lehen talde zuri-gorriarekin ere aritu zen 2020/21 denboraldiaurrean.

Athletic Clubek zorterik onena opa dio Ewan Uraini ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen dio urte hauetan Klubaren interesen defentsan egindako lana.