Athletic Clubeko emakumezkoen B eta C taldeen egutegiak zozketatuta

0

Jakina da zein izango den Athletic Clubeko emakumezkoen bi filialen ibilbide orria. Exijentzia handiko urtea izango da emakumezkoen harrobiarentzat, oso talde zuri-gorri gazteak baitaude estatuko futboleko bigarren eta hirugarren mailetan.

B TALDEA

Jonathan Ledesmaren taldeak denboraldiaurreko bigarren partida jokatuko du bihar Mareon, Sportingen aurka, eta irailaren 10ean hasiko du liga, CA Osasunaren kontra, etxean. Talde gorritxoa izango da zuri-gorrien lehen arerioa. Aurten esan behar da Estatu osoko taldeez osatutako Primera RFEFeko multzo bakarra 16 talde izatetik 14 izatera igaro dela. Besteak beste, igoera helburu duten Deportivo Alaves, Alhama CF, Deportivo Abanca eta RCD Espanyol.

Athletic Club «B» taldearen egutegi osoa hemen kontsulta dezakezu