Azaleko melanomaren intzidentziak gora egin du Foru Erkidegoan, baina pazienteen biziraupena hobetu da

0

Azalaren melanomaren intzidentzia areagotzen ari da Nafarroan. 2002 eta 2022 bitartean, 100.000 pertsonako adinaren arabera doitutako urteko intzidentzia-tasa handitu egin da, bai gizonetan, bai emakumeetan. Zehazki, 11,6 kasutik 17,7 kasura igaro da gizonetan eta 13,6 kasutik 17,1 kasura emakumeetan, hau da, urtean %2,1 eta %1,6 igo dira, hurrenez hurren.

Pazienteen biziraupenari dagokionez eta azken hamarkadan gizonengan modu nabarmenean hobetu izan arren, horien biziraupena laburragoa izaten jarraitzen du emakumeenarekin alderatuta. Zehazki, gizonezkoengan, diagnostikoa eman osteko bost urterako biziraupen garbia, 1999-2007an diagnostikatu izan zirenen % 79tik 2002-2016an diagnostikatutakoen % 86ra pasatu zen. Emakumeengan, aldi bietan emandako zifrak % 91 eta % 92 izan ziren, hurrenez hurren.

Hala eman du jakitera Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) Minbiziaren Erregistroko datuekin eginiko “Larruazaleko melanoma Nafarroan” bere infografian. Infografia hori, bere webgunetik eskuragarri, profesional sanitarioengana eta oro har, herritarrengana zuzenduta dago, bere helburua izanik Nafarroan minbizi mota honen azken datu epidemiologikoak ezagutzera ematea eta gaixotasun hau murrizteko gomendioak nabarmentzea.

2022an, guztira azaleko melanomaren 119 kasu berri diagnostikatu ziren, 57 gizonezkoengan eta 62 emakumeengan, 17 gizonezko eta 19 emakumezko izango lirateke 100.000tik intzidentzia baten proportzioari jarraituz. Zifra horien arabera, azaleko melanoma 11. postuan dago gizonezkoengan ohikoenak diren minbizien artean, emakumeen kasuan 7. ean finkatuz. Diagnostikatu izan diren minbizien multzoan, azaleko melanomak totalarekiko % 2,2a ordezkatuko luke gizonezkoengan eta % 3,7a emakumezkoengan. Adinen arabera, intzidentzia handieneko herritarren multzoan leudeke 65 urteko edo gehiagoko pertsonak, zeinengan kasuen % 58a diagnostikatzen diren; jarraian dator 45 eta 64 urteen arteko multzoa eta, azkenik, 45 urtetik beherakoena, % 15arekin.

Heriotza-tasaren harira, 2021ean azaleko melanomak eragindako 21 heriotza erregistratu ziren Nafarroan, 12 gizonezkoengan eta 9 emakumezkoengan, eta horrek 100.000 kasurekiko 3,6 eta 2,6 heriotza suposatu ditu, hurrenez hurren. Azaleko melanoma, gizonezkoengan heriotza gehien eragiten duten minbizien 21. postuan dago gizonezkoengan eta emakumezkoen kasuan berriz, 20. ean; minbiziaren ondoriozko heriotza guztien % 1,2 eta % 1,3 ordezkatzen omen du, hurrenez hurren.

Eguzkipean gehiegizko denbora saihestea oso garrantzitsua da haurtzaroan

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prebentzioaren garrantziaz ohartarazten gaitu, izan ere, melanoma sortzeko arrazoi nagusiena erradiazio ultramorearen eraginari egozten zaio, alda daitekeen arrisku faktore bat izanik. Izpi ultramoreak naturalki igortzen ditu eguzkiak, halaber beltzaran kolorea lortzeko iturri artifizialetatik igortzen badira ere.

Melanoma garatzeko arriskua murriztu nahi badugu, Minbiziaren aurkako kode europarrean oinarritutako gomendio nagusiak dira: 1) Eguzkipean gehiegizko denboran egotea saihestu, Horrek garrantzi berezia du haurtzaroan hala nola nerabezaroan, izan ere, bizitzako etapa horietako eguzki erredurek helduaroan azaleko minbizia garatzeko aukera handitu egiten dute; 2) Itzala bilatu, batik bat egunaren erdiko orduetan, goizeko 12ak eta arratsaldeko 4ak artean, erradiazio ultramorearen intentsitatea handiagoa izaten delako; 3) Besoak nahiz hankak estaltzen dituen arroparekin babestu, burua, aurpegia, belarriak hala nola lepoa estaltzen dituen kapelu hegal-zabala erabili; baita izpi ultramoreak blokeatzeko eguzkitako betaurrekoak ere; 4) Eguzki-babesa erabili agerian dauden azalaren gunetan; 5) Ez erabili izpi ultramoreak igortzen dituzten beltzaran-kolorea lortu ahal izateko kabinak edo gailuak; eta 6) Erne ibili agerraldi berriko orinekin eta orin batean edo azaleko tarteren batean ezohiko aldaketak atzematen badira.

Infografia hau, datu epidemiologikoak eta prebentzio gomendioak eskuragarri jartze aldera NOPLOI-ek minbizi mota eta bestelako osasun arazo ezberdinen gainean aurkeztuko dituen arteko lehenengoa da.