Herri-Lanen Zuzendaritzak Metauten ibarreko kontzeju guztiekin lotzen duen NA-7310 errepidearen 5,5 kilometroak berritu ditu

0

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, NA-7310 Ganuza errepidearen 5,5 kilometroko asfaltoa berritu du. Lanek 755.000 euroko inbertsioa izan dute, eta bide horretan pitzadura eta zulo ugari zituen zoladura hobetzea ahalbidetu dute.