Denboraldi berri baten hasiera

0

LaLiga EA Sportseko denboraldi berri batek ekin zuen bart, 2023-24 ikasturteari dagokiona, eta klasiko bat izan zen agertokia, Athletic Club-Real Madrid partida handia. Ia 49.000 lagunek bete zuten San Mames, taldeari ezbeharren aurrean lagundu zutena.

Egun horretan, orain artean Athletic Clubeko elastikoa defendatu dutenak ohoratu, De Marcos mitoa omendu eta hasierako hamaikakoan Real Madrid galaktiko bati aurre eginez harrobiko hamar jokalarirekin etorkizunera begiratu zen.