Getxo, egunero plan bat

0

Taxiz egiten den txango honek aukera paregabea ematen dizu eroso ikusteko eta ezagutzeko arkitekturaren eta kulturaren arloko aberastasunez beterik dagoen udalerri hau.

Ibilbide zirkularra da, eta Areeta, Neguri, Algorta eta Andra Mari bisitatzeko aukera ematen du. Hasi den toki berean amaitzen da, edo bisitariak erabakitzen duenean.

Udalerriaren irudi osoagoa izan nahi dutenentzat gomendagarria da ibilbide hau. Barne hartzen ditu geldialdi laburrak, bisitariek atsegin hartzeko ikuspegiekin edo argazkiak ateratzeko (Bizkaia Zubia, Portu Zaharra, Galea).

Bideoa

Getxo bisitatzeko ordu batzuk baino ez badituzu, esperientzia hau paregabea da herriko bazter guztiak era erraz eta arinean ezagutzeko. Gure gidariek udalerriko xehetasun historiko guztiak azalduko dizkizute, baita bertako ohiturak eta bitxikeriak ere. Jakin ezazu gehiago esperientzia honi buruz bideo honetan!