Bihar jokatuko da Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako X. Bizkaia Torneoaren finala

0

Astearte honetan, abuztuaren 22a, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Frontoian bultzatutako X. Bizkaia Torneoaren finala jokatuko da. Lau t’erdiko finala Salaberriak  Peña IIren aurka jokatuko du; binaka Altuna IIIak eta Martijak jokatuko dute Artola eta Albisuren aurka; banakako finala Elezkano IIak eta Alberdi IIak jokatuko dute.

X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an hasi zen Mallabian eta Zierbenan. Torneo hau taldeka jokatzen den bakarra da; talde horiek Bizkaiko beste hainbeste mendiren izenak hartzen dituzte lehiatzeko: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Gainera hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra da: buruz buru, binaka eta lau t ‘erdian.

Torneoa Bizkaiko bost udalerritan jokatu da: Mallabian, Zierbenan, Abadiñon, Durangon eta Bilbon.  Final-laurdenetako bi kanporaketak Mallabian eta Zierbenan ekainaren 16an jokatu ziren. Ekainaren 17an lehen finalerdia jokatu zen, Abadiñon, eta bigarrena hurrengo egunean, ekainaren 18an, Durangon. Finala Sollube taldeko pilotariek jokatuko dute Anboto taldeko pilotarien aurka bihar 18:30tan Bizkaia Frontoian.

Bizkaia Torneoan 24 pilotarik hartu dute parte. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatu dute; lau t ‘erdikoan 6 pilotarik eta beste 6 buruz buru aritu dira.

Taldeak zozketa bidez osatu ziren. Hona hemen taldeak:

  •  Ganekogorta: Elordi eta Zabaleta bikoteka, Dario lau t ‘erdian eta Egiguren V banakako modalitatean.
  •  Oiz: Urrutikoetxea eta Imaz bikoteka, Artola lau t ‘erdian eta Alberdi banakako modalitatean.
  •  Gorbeia: Larrazabal eta Mariezkurrena II bikoteka, Agirre lau t ‘erdian eta Bakaikoa banaka.
  •  Sollube: Altuna III.a eta Martija bikoteka, Salaberria lau t ‘erdian eta Victor banakako modalitatean.
  •  Anboto: Laso eta Albisu bikoteka, Peña II lau t ‘erdian eta Alberdi II banakako modalitatean.
  •  Kolitza: Ezkurdia eta Rezusta bikoteka, P. Etxeberria lau t ‘erdian eta Zabala banakako modalitatean.

Lehiaketa sistema

X. Bizkaia Torneoa kanporaketa sistemaren arabera jokatu da, final laurdenak, finalerdiak eta finala eginez. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortu dituen taldea sailkatu da. Binakako partidak 22 tantora izan dira, eta buruz buruko kanporaketak eta lau t´erdikoak 18 tantora.

Sarreren erosketa

Finalerako sarrerak www.entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke eta Bizkaia Frontoiko leihatilan daude salgai.

Informazio gehiago behar izanez gero, Bizkaia Frontoiaren webgunera (www.bizkaiafrontoia.eus) jo daiteke. Bai eta www.aspepelota.eus eta www.baikopilota.eus webguneetara ere.