Athletic Club – Cadiz CF neurketarako sarreren salmenta

0

Athletic Clubek eta Cadiz CF taldeek irailaren 16an, larunbata, 14:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako bosgarren jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek abuztuaren 28tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak irailaren 15ean, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta irailaren 16an, larunbata, 10:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.