Umeen sarrerak Cadiz CF taldearen kontra

0

Abuztuaren 28tik abuztuaren 30eko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroko prezioan**, LaLigako bosgarren jardunaldiko Athletic Club-Cadiz CF neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK loturan klikatuz, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego Harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Saridun bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, hemen.

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.