Lehendakariak Confebaskek azken 40 urteetan egindako ibilbide eta ekarpena aitortu eta eskertu ditu

0
Vitoria-Gasteiz 06-10-2023 El base del Real Madrid Sergio llull intenta pasar ante el alero del Baskonia, Markus Howards en el partido de Euroligue jugado esta noche en el Fernando Buesa Arena de Vitoria-Gasteiz. EFE/ADRIÁN RUIZ-HIERRO
  • Confebasken 40. urteurreneko ekitaldian, Lehendakariak herri-erronkei aurre egiteko lankidetza publiko-pribatuaren eta gazteen aldeko apustua egin du

Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera izan da CONFEBASKen 40. urteurrena ospatzeko Guggeheimen egindako ekitaldian.

Lehendakariak Confebask zorionduz hasi du bere hitzaldia eta gogora ekarri du Confebask sortu zeneko testuingurua: «1983. Gogoan ditugu oinaze eta sufrimenduko urte haiek: uholdeak, krisi ekonomikoa, birmoldaketa industriala, krisi soziala, HIESaren epidemia, terrorismoa… Une hartan, ezinbestekoa izan zen indarrak batzea eta lankidetzan jardutea garai haietako ezbeharrak gaintzeko. Euskadik aurrera egin zuen sektore, pertsona, elkarte, enpresa eta erakunde askoren ahaleginari eta ekarpenari esker», adierazi du.

Zentzu horretan, Urkulluk eskertu eta aitortu egin du euren proiektuak aurrera eramateko enpresariek egindako lana, jarduerari, lanpostuei eta sustraiei eutsiz. «Izugarrizko erresistentzia ahalegina egin zenuten», azpimarratu du.

Lehendakariaren hitzetan, Euskadik zailtasun handiei egin die aurre lankidetza publiko-pribatuaren tradizioaren eta erakunde eta enpresen ekarpenaren eskutik. «Krisi guztietan zuengandik hurbil egoten saiatu gara beti, herri honen jarduerari, enpleguari eta ongizateari eusten laguntzeko. Ekiten, arriskatzen, merkatu berriak bilatzen eta berrikuntzak sustatzen dituzten pertsona ekintzaileak balioan jartzen ditugu. Herri honek zuen beharra du eta herriaren babesa duzue. Euskadik, lau hamarkada hauetan Confebasken parte izan zareten pertsona guztiek erakutsi duzuen izaera ekintzaile hori behar du” adierazi du.

«Gaur etorkizunari begiratzen diogu. Gure erronkei  gazteen eskutik egin behar diegu aurre. Ateak ireki behar dizkiegu. Prestatuta daude, ezagutza dute, ideia paregabeak dituzte eta ilusioa dute guk egindakoa hobetzeko, enpresen geroa esku ezin hobeetan dago, herri honen etorkizuna gaztea baita” esanez amaitu du agerraldia Lehendakariak.