Osakidetzak 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azken aurreko azterketak egingo ditu asteburu honetan

0

Larunbateko eta igandeko –hilak 18 eta 19– azterketen ondoren, azaroaren 25eko (larunbata) probak soilik faltako dira Osakidetzaren egungo Enplegu Publikoaren Eskaintzaren fase hau amaitutzat emateko, zeinaren bidez plantillaren heren bat egonkortuko den, hau da, 11.000 profesional baino gehiago 

Osakidetzaren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azken txanpan sartuta, asteburu honetan azken haurreko hautaprobak izango dira.

Oraingoan, 6 lanbide-kategoriatako azterketak egingo dira, UPV/EHUko Elurreta ikasgelategian, Vitoria-Gasteizen. Igandeko probak (hilak 19) 9:30ean izango dira, eta larunbatekoak (hilak 18), aldiz, hiru txandatan banatuko dira: 9:30ean, 13:30ean eta 17:30ean.

Izen-emate gehien dituzten kategoriak Mantentze Lanetako Ofizialenak dira, hainbat modalitatetan: instalazioak, arotzeria, mantentze-lan elektrikoak, eta berogailuen mantentze-lanak – iturgina. Horien guztien artean, 1.499 izangai daude deituta azterketa egiteko. Inskribatutakoen kopurua kontuan hartuta, lanbide-kategoria hauek nabarmentzen dira: Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala (643 izangai) eta Mantentze Lan Elektrikoetako Ofiziala (523 izangai).

Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzak, halaber, honako proba hauek izango ditu: Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria – Itzultzaile-interpretea, eta Ikerkuntza Unitateko FEMT. Azterketa horiek larunbatean eta igandean egingo dira, hurrenez hurren.

Asteburu honen ondoren, azaroaren 25eko (larunbata) probak soilik geratuko dira, Osakidetzaren egungo EPEaren fase hau amaitutzat emateko. Izan ere, EPE honen bidez, erakundeko langileen herena egonkortuko da, hau da, 11.000 profesional baino gehiago. Gainera, bitartekotasun-tasa % 8tik behera jaistea lortuko da, Europako legerian jasotako estandarrarekin bat etorriz.

Asteburuan, Vitoria-Gasteizko Elurreta ikasgelategian egingo diren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azterketei dagokienez, hona hemen jakin beharreko informazioa (eguna, ordua eta kategoria):

Larunbata, 2023/11/18 

9:30 h 

ANTOLAKUNTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA – ITZULTZAILE-INTERPRETEA

MANTENTZE LAN ELEKTRIKOETAKO OFIZIALA

13:30 h

BEROGAILUEN MANTENTZE LANETAKO OFIZIALA – ITURGINA

17:30 h

AROTZERIAKO MANTENTZE LANETAKO OFIZIALA 

Igandea 2023/11/19         9:30 h

IKERKUNTZA UNITATEKO FEMT

INSTALAZIOEN MANTENTZE LANETAKO OFIZIALA