Hezkuntza sailak 1,2 milioi euro bideratu ditu itunpeko irakaskuntzako 18 liberatu sindikal finantzatzeko

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran baimendu du itunpeko ikastetxeetako 18 liberatu sindikalen kostua finantzatzea, 2023-2024 ikasturtean. 1.225.015,52 euroko diru-kopurua eskatzen du finantzazio horrek.

Hezkuntza Administrazioak bere gain hartzen du finantzazio hau 2004ko azaroaren 19ko dataz Hezkuntza Sailak sindikatuekin eta sektoreko patronalekin sinatutako akordioei jarraiki.

Aipaturiko akordio horietan jasotzen denez, Administrazioak urtero finantzatuko ditu Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako Lan Hitzarmenaren eremuko 12 liberatu sindikal, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastolen Lan Hitzarmeneko beste 6 liberatu sindikal.

Irakasleak erabateko arduraldian sindikatuko zereginetan aritu daitezen liberatzeak duen kostua finantzatzeko xedea du 1.225.015,52 euroko kopuru horrek. Horietatik, 448.482,03 euro 2023ko iraila-abendua aldiari dagozkio, eta gainerako 776.533,49 euroekin 2024ko urtarrila-abuztua epea finantzatzen da.