Lehen Euskal Enplegu Legea bat dator Gizarte Eskubideen Europako Zutabearen estrategiarekin, batik bat diagnostikorako eta enplegagarritasun-plan pertsonalizaturako eskubideekin

0

Hala defendatu du Idoia Mendia lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak Eusko Legebiltzarrean: Lehen Euskal Enplegu Legeak bat egiten du Europako Estrategiarekin eta Eskubide Sozialen Europako Zutabearekin, herritartasun-eskubideak zabaltzearekin hasita. Mendiak zehaztu duenez, Lanbiden izena emanda dagoen edonork eskatu ahal izango du diagnostiko pertsonala eta lanerako prestakuntza, orientazio eta aktibaziorako plan indibidualizatua, enplegagarritasuna hobetzeko «neurrira egindako fitxa», berdintasunean sakontzen duena, lan hobea lortzea «poltsikoaren araberakoa izan ez dadin.»